XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Bere emaztearekin, Long Island'en zituzten aide batzuren etxeetara joan bear zuten.

Senarra izeba zar baten etxean utzi ta emaztea besteenetara abiatu zan.

Lege-gizon onek bere baitan ala esan omen zuan: Nere itzaldiko gaiaren bearra, nere izeba zar onekin ikustatu bear det.

Etxean sartu ta inguruak ikusten ari zala, ala esan zion:
- Etxe au, 1890 inguruan eraikia da; ez al da ala?
- Bai! - erantzun zion izeba zarrak.

Ain zuzen, urte ortan bertan.

- Ni jaio nintzan etxea gogo erazten dit. Ederra da. Ondo eraikia. Zabala, lasaia.

Gaur egun ez da orrelakorik eraikitzen.

- Ondo diozu.

Gaurko jendeek, etxe ttikia ta argi-indarrezko tresnak besterik ez dituzte nai.

Beiñere ez daude etxean; beti kale aldean....

Etxe au, aspaldiko oroimenak gogoratuz eta zorionez beterik ala jarraitu zuan, gure ametsa zan.

Eraiki aurretik, nere senarrak eta nik, berarekin bein baiño geiagotan amets egin gendun.

Arkitekto bearrik ez gendun izan.

Gure erara egin arazi gendun.

Etxe osoa erakutsi zion eta mundu zear senar-emazteak etxeratutako pitxiak, mantaliñ bereziak, ingles-tea artzeko antziñako joko bat, Frantzia'ko oe eta aulki, italiar margo eta abar eta abar ikusiz txundituta zegon gure lege-gizona, guzti oien goralmenak egiten zituala.

Ondoren, izeba zarrak, garajera eraman eta egurrezko mokorren gaiñean zegon iya berri-berria zan Packard berebil ederra erakutsi zion.

- Nere senarrak ill-aurretik neri erosi zidan, esan zuan gozoro izebak; bera il ondoren ez da etxetik atera.

... Zuk gauza ederrak aintzakotzat artzen ba dakizu ta berebil au zuri opari egingo dizut.

- Baiña, izeba!-erantzun zion illobak -; txundituta uzten nauzu! Zure eskeintza bene-benetan eskertzen dizut, baiña ezin dut onartu.

Ni ez naiz zure odolekoa ere.

Berebil berri bat ba-det eta zuk aide asko dituzu eta batek baiño geiagok pozik artuko dizu Packard bikain au.

- Aideak!- jarraitu zuan izeba zarrak - Bai! Aideak ba-ditut, baiña berebil au bereganatzeko ni il-zai daudenak.

Ez diet, ba, utziko.

- Aideetako bati utzi nai ez ba`diozu, berealaxe errez salduko zenuke - esan zion illobak.